Azken berriak

Prentsaurrekoaren bideoa

 

Etxeko konpostajearen bigarren kanpaina abian da

Galdakaoko udalak etxeko konpostajea hedatzeko epea zabaldu du familia gehiagongana heltzeko.

Gaur goizean, Galdakaoko konpostajearen bigarren kanpainaren prentsaurrekoa izan da. Bertan azaldu danez, gaur egun 224 familia galdakoztarrek hartzen dute parte eta bigarren fase honetan 150 familia gehiagongana heltzea da helburua. Bigarren fase honetan izena emateko epea martxoaren 10ean amaitzen da.

Bigarren fase honen beste helburuetako bat, sortzaile handiek (ikastetxeak kasu) konpostajean parte hartzera animatzea izango da. Gainera, aurreko kanpainatik etxean konposta egiten dutenei laguntza ere eskainiko zaie, horretarako egingo diren telefono dei eta bisita teknikoen bidez.

Kanpainan parte hartzeko interesa dutenei, formakuntza ikastaro bat eskainiko zaie. Formakuntza saio hauetan, etxean konposta egiteko jarraitu beharreko urratsak azaltzeaz gain, konposta egiteko beharrezko materiala banatuko zaie (konpostagailua, aireztagailua eta gidaliburua). Formakuntza saio hauek martxoan zehar egitea aurreikusten da. Familia edo helbide bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da, etxebizitza bakoitzerako kit bat banatuko baita.

Gaurdanik eta martxoaren 10 arte epea zabalik dago etxeko konpostaje kanpainan parte hartzeko. Horretarako, honako bide hauek jarraituz eman ahalko da izena: